Mostrando entradas con la etiqueta Jaia nagusia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jaia nagusia. Mostrar todas las entradas

2009-05-23

Dantza taldearen jaia nagusia

Uriosteko jaiak ekainak 11an ospatzen dira. San Bernabe santua du nagusi. Eta egun horietako igandeetan ohitura da Uriosteko dantza taldearen alardea ikustea. Honetan, txikiak eta gazteak parte hartzen dute. Gehienetan hiru talde izaten dira: txikiak, 8 -12 urte bitartekoak, txula- lai, zazpi jausi eta kaskaroz dantzatzen duten. Neska nagusiagoak, 14 -18 urtekoak, zinta dantza, uztai dantza, zuhaitzeko jota eta segalari dantzak erakusten dituzte. Eta helduek berriz, gizonak eta emakumeak elkar, soka dantza, kontrapas eta aurreskua dantzatzen dute.
Azkenean talde osoa jota eta arin- arina dantzatzen dute eta herriko gehienek multzora ateratzen dira bi dantza hauek guztiak batera dantzatzera.