Azken urteetan dantza taldean parte hartzen duten gazte eta helduek, pasadan urteko herriko festetan txosna bat jarri zuten dirua biltzeko. Kontzertuak amaitzen zirenean musika alaia jarri zuten eguzkia atera arte. Bokadiloak, pintxoak eta noski, edariak saldu zituzten.
Berrogeita hamar urteurrena aurrera atera ahal izateko dantza taldea bi kamiseta sortu ditu saltzeko. Lehenengo berdea alkandora itxurakoa eta bi dantzarien irudia alde batean eta bigarrena, beltza lauburu gorri batekin erdian eta 1959-2009 datarekin. Ekainerako hirugarren bat atera nahi dute, zuria eta ospamenaren irudi batzuekin.
Taldea,sortu zenetik parte hartu duten partaide guztiak deitu ditu guztiak batera entseatzeko. Urtarriletik guztiak elkartzen dira Igandeetako goizetan Uriosteko ikastola zaharrean. Goizeko hamaiketatik txistua entzuten da Uriosteko edozein kaletik. Ikastolako jolastokia betetzen da. Ia laurogei pertsona elkartzen dira entseatzeko, zeren eta, urte honetako jaietan guztiek, taldean dantzatzen dutenak zein dantzatu zutenek, elkar dantzatuko dute bost dantza: zinta dantza, uztai dantza, zazpi jauzi, jota eta arin-arina.
Entseatu eta gero, guztiak elkartzen dira pintxo batzuk jateko. Jolastokian bertan parrilla ateratzen dute eta txorizoa, beicona eta odolostea erretzen dute eta haien bizitzaz hitz egiten dute. Pertsona bakoitza bere belaunaldiarekin jartzen da taldean eta guztiak txitu baten musikarekin batera dantzatzen dute bi orduz gelditu gabe.
Mostrando entradas con la etiqueta Aurre ekintzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aurre ekintzak. Mostrar todas las entradas
2009-05-23
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





