Denbora aurrera doa, baina ez dantza eta foklorean bakarrik. Teknologia berriak gero eta garrantzi handiagoa dute gure bizitzan. Hona emen eskema ba; zeinean ikasketa erronkaren inguruan hitz egiten du:
6 Urte nituenean, nire lagun batek gonbentzitu zidan Urioste dantza taldean sartzeko, lagun honen ama, nire amaren koadrilakoa izan zen eta haiek ere talde honetan dantzatu zuten.Taldean hasi nintzenean konturatu nintzen han geunden neska-mutil guztiek koadrila berbereko seme-alaba guztiak geundela. Polita zan da tradizio hau jarraitzea, familia artean geunden eta oso ondo pasatzen genuen. Giroa primerakoa zen. Urioste dantza taldeko partaide izateak esan nahi du historiaren parte bat izatea. Tradizio handiko taldea da herri honetan. Seme- alabek gurasoak txalotzen dituzte berriro entseatzeagatik, eta gurasoek harro daude haien semeek dantzatzen jarraitzeagatik. Horregatik familia bakarra bezala dantzatuko dute herriko jaietan (ekainak 14ean) eta abenduak 15ean guztiek herri- janarian parte hartuko dute historia zaharrak berriz gogoratzeko.
Azken urteetan dantza taldean parte hartzen duten gazte eta helduek, pasadan urteko herriko festetan txosna bat jarri zuten dirua biltzeko. Kontzertuak amaitzen zirenean musika alaia jarri zuten eguzkia atera arte. Bokadiloak, pintxoak eta noski, edariak saldu zituzten. Berrogeita hamar urteurrena aurrera atera ahal izateko dantza taldea bi kamiseta sortu ditu saltzeko. Lehenengo berdea alkandora itxurakoa eta bi dantzarien irudia alde batean eta bigarrena, beltza lauburu gorri batekin erdian eta 1959-2009 datarekin. Ekainerako hirugarren bat atera nahi dute, zuria eta ospamenaren irudi batzuekin. Taldea,sortu zenetik parte hartu duten partaide guztiak deitu ditu guztiak batera entseatzeko. Urtarriletik guztiak elkartzen dira Igandeetako goizetan Uriosteko ikastola zaharrean. Goizeko hamaiketatik txistua entzuten da Uriosteko edozein kaletik. Ikastolako jolastokia betetzen da. Ia laurogei pertsona elkartzen dira entseatzeko, zeren eta, urte honetako jaietan guztiek, taldean dantzatzen dutenak zein dantzatu zutenek, elkar dantzatuko dute bost dantza: zinta dantza, uztai dantza, zazpi jauzi, jota eta arin-arina. Entseatu eta gero, guztiak elkartzen dira pintxo batzuk jateko. Jolastokian bertan parrilla ateratzen dute eta txorizoa, beicona eta odolostea erretzen dute eta haien bizitzaz hitz egiten dute. Pertsona bakoitza bere belaunaldiarekin jartzen da taldean eta guztiak txitu baten musikarekin batera dantzatzen dute bi orduz gelditu gabe.
Uriosteko jaiak ekainak 11an ospatzen dira. San Bernabe santua du nagusi. Eta egun horietako igandeetan ohitura da Uriosteko dantza taldearen alardea ikustea. Honetan, txikiak eta gazteak parte hartzen dute. Gehienetan hiru talde izaten dira: txikiak, 8 -12 urte bitartekoak, txula- lai, zazpi jausi eta kaskaroz dantzatzen duten. Neska nagusiagoak, 14 -18 urtekoak, zinta dantza, uztai dantza, zuhaitzeko jota eta segalari dantzak erakusten dituzte. Eta helduek berriz, gizonak eta emakumeak elkar, soka dantza, kontrapas eta aurreskua dantzatzen dute. Azkenean talde osoa jota eta arin- arina dantzatzen dute eta herriko gehienek multzora ateratzen dira bi dantza hauek guztiak batera dantzatzera.
Dantza bakoitza bere janzkera propioa dauka. Talde honetako partaide guztien arropak, haien amamak edo amak eginak dira. Gonetako eta txalekoetako bordatuak eskuz eginak daude. Neskak buruan eramaten dituzten zapiak, taldeko ezkutuak eskuz bordatuak daramatzate. Arropa hauek lan handia eta diru asko eskatzen dute familiaren partetik. Baina famili hauek oso pozik egiten dituzte haien seme- alaben trajeak. Haiek ere dantzatu zutelako Uriosteko dantza taldean.
Dantza taldea sortu zenetik pila bat irakasle izan ditu. Hasieran Javier Albizu mutilei irakasten zien eta Maria Mercedes Zamarripak emakumeak. Izan ere, guztiak batera dantzatzen zuten bajadak entseatzen zituztenean. Kola luzea egiten zuten, ia hasiera, amaierarekin ukatzen zuen gogoratzen du Javierrek. Urteak pasa ahala taldea bere gora- beherak izan ditu. Frankoren diktaduran sortu zen Urioste OAR (Organización Artística Recreativa) izenarekin, erregimena ez zuelako usten euskarazko izenik jartzen. Trantsizio garaian, izena aldatu zuen eta Urioste Dantza Taldea deitzera pasatu zen. Taldea 100 pertsona izatera ailegatu dira. Baina egun, krisi bat bizitzen ari da. Gauzak aldatu dira, gizarte aldatu da eta egungo gazteek beste dantza motetan pentsatzen dute. Ainhoa eta Maria Angeles Hernandezek dira egun taldea entseatzen dutenak. Bi talde daude, bat txikiena, bakarrik neskak osatzen dutena eta helduena emakumeak eta gizonak osatzen dutena, zeren eta, bi talde egiteko ez dago jenderik. “Gutxi gara baina moldatu egiten gara” aritzen da Ainhoak, “nahiz eta gutxi izan, guztiok prest gaude lehiaketa guztietara joateko ”. Egun hauetan Dantzari Egunerako dantzak prestatzen ari dira ilusio eta alaitasun handiarekin. Irakasle asko egon dira dantza taldea zuzentzen, baina sortu zenetik gaur egun arte iraun duen kide bakarra Koldo Bengoa izan da, taldeko txistularia. Berrogeita hamar urtez Bengoa izan da taldeko txistulari bakarra. Gizon potoloa, burusoila eta bizarduna beti darama txistua eta danborra besotik eskegita. Gazteagoa zenean indar gehiago zituen eta bajadetan bera zen edaria eramaten zuena dantzariei emateko. “Pitorro” ezizena zuen, ur- botila handia eramaten zuelako txistua jotzen zuen bitartean.
Uriosteko dantza taldeak bere berrogeita hamargarren urtebetetzea beteko du abenduan.
Herria zoro bueltatu da. Prestatze- lanak orain dela urte bat hasi dira. Ez da gutxirako, herriko dantza taldea 50 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Honelako data gogoangarria ospatzeko, herri- janari bat antolatuko dute Uriosteko frontoi eta ikastola zaharrean.
Dantza taldearen sorkuntzan Miguel Maria Mendizabal, Miguel Jauna, zirkuko apaiz famatua, parte hartu zuen. Uriosten jaio zen eta bere bizitza osoa eman zuen zirkuen karpetetan alaitasuna munduko leku guztietara eramaten. Izan ere, bere jaioterria bihotzean beti eraman du. Dantza taldearen berrogeigarren urtebetetzea berak antolatu zuen eta hitzaldi pare bat eman zituen. 2007ko otsailak 11an hil egin zen 73 urterekin.
Bizkaiko Dantzari Eguna da batik bat dantzarien jaia, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatuak dauden dantza taldeen topaketa. Urtero herri batean egiten da, honetan, Bermeon ospatuko da maiatzak 17an.
Uriosteko dantza taldea ospetsua izan da hasieratik. Inguruko herrien festetako dantza lehiaketetan parte hartzen zuten. Eta gehienetan trofeoa etxera ekartzen zuten. Portugaleteko San Rokeko bajadaren txapelketa hamar aldiz jarraian irabazi zuten, Santurtziko Mamarigakoa gauza bera. Entseatzen duten lokala irabazitako kopaz eta plakaz beterik dago. Urtero ospatzen den Dantzari Egunean, beti parte hartu duen taldea izan da.
Bizkaiko Dantzari Eguna da batik bat dantzarien jaia, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatuak dauden dantza taldeen topaketa. Urtero herri batean egiten da, honetan, Bermeon ospatuko da maiatzak 17an .
Blog honetan Urioste dantza taldeari buruz hitzegingo da, nire esperientzia eta talde honeni buruz dakiguna aurkestuko da. Gainera urte honetan 50 urteurrena izangodenez, egokia izango da festa honi buruz hitzegitea.
Musikaren barruan arlo ezberdin asko daude. Folklorea musikaren arlo oso garrantzitsua da. Hau dela eta blog honetan Euskal dantzei buruz hitzegingo dugu.