Dantza taldea sortu zenetik pila bat irakasle izan ditu. Hasieran Javier Albizu mutilei irakasten zien eta Maria Mercedes Zamarripak emakumeak. Izan ere, guztiak batera dantzatzen zuten bajadak entseatzen zituztenean. Kola luzea egiten zuten, ia hasiera, amaierarekin ukatzen zuen gogoratzen du Javierrek. Urteak pasa ahala taldea bere gora- beherak izan ditu. Frankoren diktaduran sortu zen Urioste OAR (Organización Artística Recreativa) izenarekin, erregimena ez zuelako usten euskarazko izenik jartzen. Trantsizio garaian, izena aldatu zuen eta Urioste Dantza Taldea deitzera pasatu zen. Taldea 100 pertsona izatera ailegatu dira.
Baina egun, krisi bat bizitzen ari da. Gauzak aldatu dira, gizarte aldatu da eta egungo gazteek beste dantza motetan pentsatzen dute. Ainhoa eta Maria Angeles Hernandezek dira egun taldea entseatzen dutenak. Bi talde daude, bat txikiena, bakarrik neskak osatzen dutena eta helduena emakumeak eta gizonak osatzen dutena, zeren eta, bi talde egiteko ez dago jenderik. “Gutxi gara baina moldatu egiten gara” aritzen da Ainhoak, “nahiz eta gutxi izan, guztiok prest gaude lehiaketa guztietara joateko ”. Egun hauetan Dantzari Egunerako dantzak prestatzen ari dira ilusio eta alaitasun handiarekin.
Irakasle asko egon dira dantza taldea zuzentzen, baina sortu zenetik gaur egun arte iraun duen kide bakarra Koldo Bengoa izan da, taldeko txistularia. Berrogeita hamar urtez Bengoa izan da taldeko txistulari bakarra. Gizon potoloa, burusoila eta bizarduna beti darama txistua eta danborra besotik eskegita. Gazteagoa zenean indar gehiago zituen eta bajadetan bera zen edaria eramaten zuena dantzariei emateko. “Pitorro” ezizena zuen, ur- botila handia eramaten zuelako txistua jotzen zuen bitartean.
Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas
2009-05-23
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





